Testuingurua
Gelatzo. - Pertza ta gañerakoak suburuan esegita eukitzeko burniak.
Trebere- Erratilloak sutan eukitzeko iru oindun burnia.
Parrilla . - Jakiak txingarretan erretzeko lau oindun burnia.
Alper. - Erratilloak suburuan jartzeko laratzatik esegitzen dan burnia.
Burduntzi- Jakiak sutan erretzeko burni-ziri luzea.
Auspo - Sua aizetutzeko tresna.
Auts-pala - Autsa sutatik ateratzeko burni agalautxoa.
Talo-burdin.- Taloak erretzeko burni-agalautxoa.
Danbolin - Gaztañak erretzeko tresna.
Su-eskoba= Su-isuski = Su-inguruak garbitzeko erratza. Sultzu=(Ardagai). - Sukarriaz ateratako sua artzeko gaia.
Suarri. - Surdokiaz jota sua ateratzeko arria.
Espoloi =(Surdoki). - Suarria jotzeko burnitxoa.
Pospoloak. - Sua sortu ta piztutzeko gaia.
Tenazak.- Txingar eta illentiak artzeko tresna bikoitza.
Egur, enpor, ikatz, ezpal, sendor.- Sua egin eta iraunazteko gaiak.
Lasto, orbel, paper, ota, illar. - Sua ixiotzeko gaiak.
G). ONTZIAK
Lapiko = (Eltze). - Janariak egosteko ontzia.
Aundiak eta txikiak erabiltzen dira.
Txikienak eltxoto izena dute alde batzuetan.
* Arbizu (Naparroa).
Lapiko tapa = (Arbaldi *) Arbizu (Naparroa). - Eltzeak sutan daudenean isteko estalkia.
Kaldara. - Abereentzat janariak egosteko ta ontziak garbitzeko ura berotzeko ontzi aundia.
Burdin-Kaldara =(Maskulu). - Esnea egosteko kirtendun burdiñezko ontzia.
Tupin. - Aragiak eta abar erregosteko burdiñezko ontzi sakona.
Kazuela =(Erratillo). = Janariak egosi ala eratutzeko ontzi zabala.
Zartagin. - Aragiak eta abar erregosteko burdiñezko kirten luzedun ontzia.